XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gezia / Eskuzko tornua / Kontrapixua egiteko lurrez eta harriz betetako OTZARA.

Tramankulu bildurgarriak Elkarri begira daude egun hauetan arerioak.

Babesleentzat aldartea da hori.

Etsaiek aspertu eta alde egingo dutelakoan daude.

Baina horra non datorren zurezko tresna luzeak dakartzatela gurdi batzutan.

Igarri diote: katapultak erabiltzeko agindua eman du sultanak.

Setiaketarako armak Mahomarrek, eta baita frankoek ere, aspalditik dakite katapulta edo hesihaustekoak erabiltzen.

Zurezkoak dira.

Hamarren bat metroko haga luze malgu bat dute: Ekialdean palmondozkoa izan ohi da.

Katapulta habailatzar bat bezala ibiltzen da.

Kontrapisua lurrez eta harriz betetako otzara handi bat da.

Ibilian jartzeko, lau edo sei gizonek sokaz eta txirrikaz baliatuz habaila lurreraino jaitsiko dute.

Bat batean zildatu eta tramankuluak ematen duen andarkaz berrehun metrotara botatzen ditu berrogei eta ehun kilo bitarteko jaurtikiak.

Nahikoa da harresian zuloa egiteko edo behintzat babesleei kalte galantak egiteko.